Neskek bigarren egin zuten bitan, eta mutilek 3garren

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 15a, 02:00

Bi txapelketa jokatu zituzten atzo neskek Hernaniko kiroldegian. Gipuzkoako Kopako finala jokatu zuten lehenengo Bidasoaren kontra. Lan oso ona egin zuten, eta partidua 7na berdinduta bukatu zuten. Ondoren, ordea, desenpatea penaltietara argitu zuten, eta bisitariak izan ziren garaile. Hala ere, hernaniarrak pozik gelditu ziren bigarren postuarekin. Hau bukatuta, San Joan Probarekin hasi ziren. Mutilen taldea ez zen oso fin ibili, eta azken postuan bukatu zuten. Aurrena Lautada izan zen, eta bigarrena, Sestao. Neskek jokatu zuten segidan, eta hemen ere txukun aritu ziren hernaniarrak. Finalera iristea lortu zuten. Maristasen aurka aritu ziren, baina oraingoan, nekeak eraginda-edo, ez zuten berdinketarik lortu. Galdu egin zuten, 2 eta 5. Hala ere, eguerdian hasi eta arratsaldeko azken ordura arte giro paregabea izan zen Hernaniko kiroldegiko igerilekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!