Final haundiak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 14a

Inoiz baino jendetsuagoa eta emozionanteagoa joan da Tilos 7 pasa txapelketa. Api­rilaren erdialdean hasi zen, nobed­a­de batekin: mutiletan, au­rre­neko aldiz, bi maila izan dira. 47 bikotek hartu dute parte aurten: 14 nesketan, 18 mu­tilen aurreneko mailan eta 21 bigarrengoan. Ligax­karekin ha­si ziren, eta partiduz par­tidu, sei bikote onenak iritsi dira azken txanpara, final haun­­dira. 
Tilosetan azken asteetan bi­zitako giro ederrak gaur izango du ginda. 17:00etan, emakumeetako finala jo­ka­tuko dute Leire eta Amaiak, Gar­biñe eta Ixoneren kon­tra. 18:00etan hasiko da mu­tilen bigarren mailako finala: Dani eta Ander, Torero eta Ari­tzen kontra. Eta azkenik, 19:00­etan, mutilen lehengo mai­lako finala: Zabala eta Txiki­tok, Endika eta Aiheko izango dituzte aurrez aurre. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!