Eguerdi partean freskatu egin bazuen ere, atzo goizean eguzkia zen zeruan jaun eta jabe, eta batek baino gehiagok aprobetxatu zuen Mendi Mendiyaneko igerileku irekiak estrenatzeko.
Atzo ireki zituzten, eta gaur ere irekita egongo dira, goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:30ak bitartean.
Bihartik ostiralerako ordutegia, berriz, desberdina izango da. Arratsaldez egongo dira igerilekuak irekita: 15:30etatik 20:30etara. Larunbatetik aurrera (ekainak 21), udako ordutegia hasiko da; igerilekuak irekita egongo dira 11:00etatik 20:30etara.
Bonoak egiteko aukera badago oraindik. Kiroldegiko abonatuek eta ez abonatuek prezio desberdinak dituzte; baita adinaren arabera ere.
Bestalde, bonoa egin nahi ez duenak eguneko txartela ordaindu beharko du. Honek egun osorako balio du: 3 urtetik beherakoek 2,40 euro, 18 urtetik beherakoek 5; eta gorakoek 7,30. Taldeentzako prezio bereziak ere badaude.