Pelota, bertsoa eta sagardoa, festak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 15a, 02:00

Egun osoko egitaraua antolatu dute, festarako. Atzo ere izan zen saltsa, olinpiadetako gazte eta koadrilen eskutik.

Hiru egun festa giroan pasa eta gero, azken eguna goi­zean goizetik aprobetxatzeko gogoz dira Ereñotzuko bizi­lagunak. Hernaniko txistu­larien hotsekin es­na­tuko dira auzotarrak. Eliz­tia­rrek 10:00etan dute zita; meza nagusia, San An­tonio elizan izango da.
Ondoren hasiko da festa. Pelotaleku berrian bi partidu jokatuko dira. Palaz, Ariane Arrieta eta Eli Pa­golak jokatuko dute, Mi­ren Goi­koetxea eta Maider Hui­ziren kontra. Eskuz mutilak ariko dira: Oier Apezetxeak eta Asier Arrutik elka­rrekin jokatuko dute, Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitar­teren aurka.

Pagola, Lujanbio, Egaña, Mendiluze eta Elortza ariko dira bertsotan.

Partiduak ikusi bitartean eztarria freska­tze­ko aukera ere izango da, sagardo probaketarekin. Fes­tari bertsolariek emango diote se­gida, arratsaldean: Eli Pa­gola, Maialen Lujanbio, An­doni Egaña, Aitor Men­diluze eta Igor Elortza ariko dira, 18:00etan hasita.
Atzo ere izan zen ondo pasatzeko tartea: bolariak, musika, ume jokoak... Saltsa ordea, beste joko batzuk jarri zuten: Olinpiadetakoek! 

Egitaraua

08:30: Diana Hernaniko txistulariekin.
10:00: Meza Nagusia.
11:30: Afizionatu mailako pelota partiduak.
Paleta gomaz, neskak: Ariane Arrieta-Eli Pagola, eta Miren Goikoetxea-Maider Huizi.
Eskuz, mutilak: Oier Apezetxea-Asier Arruti, eta Ioritz Arrieta-Eneko Aizpitarte.
12:00: Sagardo probaketak Ur Miak antolatuta: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta
Larre-Gain.
18:30: Bertso Jaialdia: Eli Pagola, Maialen Lujan­bio, Andonio Egaña, Aitor Mendiluze eta Igor Elortza.
Errifa zozketa egin ondoren, jaiei amaiera emango zaie suziriekin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!