Ereñotzuko festetan izan ziren atzo Hernaniko eta Gipuzkoako bolariak. Probintzia mailan Antonio Alustiza zeraindarra izan zen garaile, 36 brilarekin. Atzetik, kopuru berarekin: Miguel Burugain, Patxi Arrondo, Xabier Lazkano eta Juan Goenaga. Bestalde, Hernaniko Txapelketa hasi zuten atzo, eta Miguel Burugain izan zen 1go sailkatua (36). Gero, Antonio Miner (34), Haritz Zerain (33), Iñaki Miner (31), Igor Miner (22), eta Leandro Miner (20). Hurrengo tiraldia, datorren igandean egingo da, Goiz Eguzkin, eta azken tiraldia ekainaren 25ean izango da.