San Joan jaien hasiera edo bukaera udaletxeko balkoitik ikusi eta bizitu nahi dutenek izena emateko aukera dute asteartera arte. Asteazkenean zozketa publikoa egingo da, 12:30etan udaletxean, izena eman dutenen artean 18 aukeratzeko. Horietatik erdiek jaien hasiera ikusteko aukera izango dute, eta beste erdiek, jaien bukaera. Gainera, bakoitzak edozein adineko beste pertsona bat eramateko aukera izango du. Izena emateko Hernanin erroldatua egotea eta 18 urtetik gora izatea eskatzen da. Udaleko erregistroan dagoen orria bete eta entregatu, edo www.hernani.net-en.