Finalerdiak hasiko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 15a, 02:00

Goizeko 10:45etan hasiko dira partiduak, kiroldegian.

Berria Txapelketako finaler­dietako lehenengo kanpo­raketak jokatuko dira gaur, 10:45etatik aurrera, Herna­ni­ko kiroldegian. Partidu ikusgarriak ikusteko aukera paregabea izango da, eta peloltari hernaniarrak tar­te­an izango dira.

Lemoa, lider
Lemoa da liderra oraingoz, eta 3 bikote aterako ditu gaur frontoira. Katedeetan, Aurre­koetxea eta Martitegi ariko dira, Zazpi Iturriko Zubi­zarreta eta Alberdiren aurka. Partidu berdindua espero da: Bizkaiko txapel­dunak, Gipuz­koakoen kon­tra.

Jubeniletan hernaniarrak
Jubeniletan hernaniarren kontra jokatuko dute Lemo­ako Gisasola eta Etxebarriak; Labaka eta Erasunen kontra, hain zuzen. Balantzak herna­niarren alde egitea espero da.

Seniorretan, bizkaitarren alde
Azken partiduan Arrese eta Galarza aterako dira, Obe­rena klubeko Mayans eta Larraiaren kontra. Maila haundiko partidua izango da, eta bizkaitarrek irabaz­tea espero da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!