Gaiez gai herriari errepasoa, hamar urtetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 15a, 02:00

2005ean hasi ziren Mugikortasunarekin, eta aurten bukatu Elikadurarekin. Tartean: Ura, Biodibertsitatea eta abar landu dira. Urte horietan ikasleek konpromisoak hartu eta proposamenak egin dituzte.

Hernaniko ikasleek ez dute nolanahi ezagutzen herria. Az­ken 10 urteetan gaiez gai aztertu dute Hernani, Eskola Agenda 21 programa barruan. Aurten Elika­durari bu­ruz aritu dira, eta aurretik landu izan dituzte, Mugikortasuna, Ura, Biodiber­tsitatea eta Aniztasun Kultura­la... urteotan hainbat konpromiso hartu dituzte, eta bete ere bai. Geratu dira egin gabekoak ere. 10 urte pasata, balorazio txiki bat egin dute, eta joan den astean erakusketa berezian erakutsi zuten. Aurten ikasitakoak azaldu zituzten, eta 10 ur­teotako emaitzak.

Elikadura, aurtengo gaia
Aurten ikasi dute bertako produktuak jateak duen garran­tzia, eta ikasi dute baita ere, hernaniar gehi­enek supermerkatuetan egiten di­tuztela en­kar­guak, eta osasun ona izateko fruta gehiago jan behar dela, eta litxarkeria gutxiago...
Hainbat proposamen ere egin dizkiote Udalari, eta hark konpromisoak hartu ere bai, adibidez, bertako produktu eta denda txikien aldeko kanpainak egitea, edo gurasoentzat hitzaldiak prestatzea, edo osteguneko azoka Atsegindegira pasatzea euri egunetan...

Herriko festetan etorkinekin elkarlanean ekitaldiak
Urtero gai baten bueltan ibil­tzen dira, eta 8.000 ikasle inguruk lantzen dute Hernanin, bakoitzak bere neurrian. Har­tzen diren kon­pro­misoak bete­tzeak, herriko panorama ere aldatzen du, inondik ere. Adi­bidez, 2011 eta 2013 artean bi gai landu ziren: biodibertsitatea eta aniztasun kulturala. Han ateratako hainbat ideia, dagoeneko egiten dira Hernanin: etorkinei euskera ikastaroak dohainik ematea, edo herriko festetan etorkinekin elkarlanean egindako ekitaldiak jartzea.
Biodibertsitatearen gaian, he­rriko parkeetan kabi-kutxak jarri dira, eta babestutako bizidunen bilduma osatu da. Bete gabe geratu da, Nere Borda parke botanikoan zuhaitzen izenak berritzea, adibidez.

Gai bat izaten dute urte batean edo bitan jorratzeko, eta 8.000 ikasle inguruk lantzen dute Hernanin, bakoitzak bere neurrian.

«Ez jolastu urarekin»
Gai unibertsala izan zen 2009 eta 2011 artean landu zutena ere: ura. Ura neurrian erabil­tzeko eskaera egin zuten, eta gomendio nagusi bat, «Ez jolastu urarekin». Ur txorroetan ura aurrezteko sistemak jartzea, bi botoidun zisternak komunetan... Orduan eskatu zuten baita ere, he­rriko iturriei errepara­tzeko edo mantenimendua egiteko, eta horiek nahiko txukun egin omen dira. Informazio eta sentsibilizazio kanpainak ere egin dira, ura neurriz erabili eta erreka ertzak txukun mantentzeko. Bete ez diren konpromisoak, txakurrentzako iturri egokiak jartzea gainerakoak ez ditzaten erabili, edo euri ura erabiltzea kaleak garbitzeko.

Oinez ibiltzeko ohitura, eta garraio publikoa erabiltzea
Mugikortasunari buruz lan haundia egin zuten hasierako bi urteetan: 2005 eta 2007 artean. Orduan proposatutako hain­bat gauza egin dira gerora, bidegorriak luza­tzea, herri eta ikaste­txeetara, bizikletak aparkatzeko lekuak jartzea, espaloiak zabaldu eta berritzea, gaizki aparka­tzea zigortzea...  Orduko eskaeretatik, eskolara oinez ekimena ez da egin, adibidez, eta Urumea-Elkano eraikineko parkina ken­tzea ere ez da egin. Puntu ezkutu edo beltzetan argiak jartzea, zaratak gutxitzeko hesiak jar­tzea... horiek egin dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!