Futbol Txapelketa, aldarrikapen gisa

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 15a, 02:00

Ikastetxeetako espazio publikoak edo patioak erabiltzeko aukera iza­tea aldarrikatzeko, Futbol Txapelketa antolatu zuten herenegun Gazte Txo­koak eta Kale Hezitzaileek. Agustin Iturriaga Institutuko zelaia izan zen eszenatokia eta kirola eginez, giro ederrean elkartzeko aukera izan zuten herriko gaztetxoek. Talde mixtoetan aritu ziren, 6 lagun ingurukoetan.
San Joan jaiei begira ere, ekitaldi gehiago antolatu dituzte. 11 eta 16 urteko gaztetxoei zuzenduta, zinta karrera egingo dute datorren
ostiralean, Kiroldegiko ate nagusiaren parean; urtetik urtera arrakasta haundiagoa duen ekitaldia da, azken hau. Ekainaren 26an berriz,
denetatik izango dute gaztetxoek aukeran: Atsegindegin jarriko dituzte zezen mekanikoa, munduko janariak probatzeko aukera, musika, graffity tailerra, looping bike... Gainera, sariak ere izango dira; partehartzaile guztien artean zozketatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!