Fiare Banku Etikoaren aldarrikapen nagusia da, gauzak beste modu batera egin, eta gaur egungo finantza eta ekonomia ereduak aldatu daitezkeela. Herri edo eskualde bakoitzean bertako taldea osatu dute zenbait herritarrek, eta asteartean, Hernanikoa aurkeztu zuten. Aurkezpenaren aurretik, mahainguruan bildu ziren, Carlos Azkarate eta Beñat Irasuegierekin; Setem, Gobernuz Kanpoko Elkarteko kidea bata; eta Oiartzualdeko Fiareko kidea, bestea. Hurrengo bilerarako zita ere egin zuten: uztailaren 2an, 19:00etan, Udalean. Bestalde, zalantza, galdera edo informazioa nahi duenarentzat helbide elektronikoa jarri dute: ‘fiarehernani@gmail.com’.