Asko dira jatorriko herrian ikasketak izan, eta hona etortzean, konbalidatuta ez daudela konturatzen direnak. Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, ikasketa teknikoak, unibertsitate tituluak... izanda ere, homologaziorik ezean, hemen ezin izaten dute horretan lanik egin. AMHERek antolatuta hitzaldia eman zuen ostegunean Katja Reinbergek. Bertaratutako guztiei azaldu zien ikasketak homologatzeko zein pausu eman behar dituzten. Aholkularitza zerbitzua eta orientazioa izan ziren, hitzaldiaren ardatzak.