Astebete eskas geratzen da San Joan jaietarako. Ekainaren 23an, Betikoak elkarteak botako duen txupinazoarekin hasiko da festa eta algara. Astelehenetik ostiralera ospatuko dira aurten San Joan Jaiak. Eta aurreko asteburua aprobetxatze aldera, ekitaldiz betetako hainbat egun antolatu ditu Jai Batzordeak. Potenteenak aurreko hiruak izango dira; nahiz eta atzo eta gaur badagoen zerekin gozatu.
Erakustaldia eta lehiaketa, gaur
Kurtso bukaera aprobetxatuta, gimnasia erritmikoa egiten aritu diren gaztetxoek erakustaldia eskainiko dute gaur. 10:00etan izango da, Kiroldegian. Txantxangorrik San Joanen bueltan antolatzen duen tiro lehiaketetako bat ere gaur da. Uso-tiro txapelketa antolatu dute, ‘Hernaniko Udala Sari Nagusia’, Colombaire estilora jokatuko dena. Urnietako Millus baserriko landak izango dira lehiaketako eszenatoki, goizeko 11:00etan.
Ekitaldiz betetako egitaraua, datorren astebururako
San Joanen bueltan antolatutako egitarauari kasu eginez gero, festak ostiralean hasten direla pentsa dezake batek baino gehiagok. Izan ere, ekitaldi mordoa antolatu dituzte, giroa berotze aldera.
Ostiral arratsaldean Xake Partidarekin hasiko da festa; umeei zuzendutako txapelketa antolatu dute, 17:00etan. Baita ere izango dira zinta lasterketa, pelota txapelketa... Aurtengo bi nobedade dira: Urbieta kalean jokatuko den eskubaloi txapelketa; eta Ttarla taldeak Galarretan emango duen ikuskizuna. Tilosetan ere, musika hotsak ostiralarekin hasiko dira zabaltzen.
Azeri Bila izango da larunbateko ekitaldi nagusietako bat: 17:30etan txikienak abiatuko dira; eta 18:30etan, nagusiak. Aurorak ere izango dira larunbatean; goizean goizetik iragarriko dute, San Joanak hemen direla. Tiroko hainbat txapelketa ere jokatuko dira. Eta larunbateko beste momentu klabea, txosnen irekiera izango da.
Txosnak datorren larunbatean zabalduko dira, iluntzeko 20:30etan. Plaza Berritik aterata, pintxo poteoa antolatu dute.
Eta igandean segida izango du festak. Hainbat txapelketa jokatuko dira: arrasto txakurrak Xoxokan, itsas arrantza, palankariak, bola... Iluntzean musika izango da nagusi: Karaokea antolatu dute Bilgune Feministaren txosnan, eta Reggae-Brasil gaua Molotoffen.
Laguntzaileak behar dira, Dobera-Kronikako txosnarako
Txosna jarriko du, aurten ere, Dobera-Kronikak. Joan den urteko kanpaina bukatzea da helburua. Izan ere, multikopista berria ekarri bada ere, ordaintzeko falta den dirua bildu nahi da.
Nobedadeak izango dira aurten. Goizeko ordu txikietako gosari ederrez gain, afariak ere emango dira. Turnoak osatzeko boluntarioak behar dira, eta animatzen denak hiru modu ditu: bulegotik pasa, 943 33 08 99ra deitu edo emaila idatzi kronika@kronika.net-ra. Bazkide eta herritarrek egindako madalena, bizkotxo eta bestelakoak ere ongi etorriak izango dira, gosarietarako.
EKAINAK 20, OSTIRALA
17:00: Xake partidak haurrentzat Atsegindegin.
17:00: Zinta lasterketa 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, Latsunbe auzoan. Gazte Txokoa eta Kale Hezitzaileak.
18:00: Eskubaloi lehiaketa kalean; Handballstreet. 2014ko kanporaketak Urbieta kalean.
19:00: Gipuzkoako Foru Aldundiaren V. Pilota Txapelketa, Kiroldegian. Eskuz binakako partida bat eta erremonte txapelketaren finalerdiak. Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioa.
22:00: Ttarla dantza taldearen emanaldia. Galarretan.
23:00: Rockabilly-Psichobilly gaua Screamers and Sinners, Temblores eta Freddie Fano y los Marijuana Trio taldeekin, Tilosetan. Astintzen Musikatea.
EKAINAK 21, LARUNBATA
08:00: Aurorak Ozenki, Kantuz
eta Goizuetako Umore Ona
abesbatzekin.
09:00: Compact Sportin-go I. jaurtiketa Arkalen. Txantxangorri.
10:00: Plater-tiroketako txapelketa lokala eta probintzia mailako tiroketa. Hobi txikia. Txantxangorri.
12:00: Eskubaloi lehiaketa kalean. Handballstreet 2014ko kanporaketak. Tilosetan.
16:30: Pelota partidak kiroldegiko frontoian.
17:00: ‘Miguel Ollo´ren VIII. Oroimenezko proba. Haur kategoriako karabina tiroketako XLVI. Txapelketako kanporaketak. Txantxangorriko lorategian.
17:30: XIII. ‘Azeri bila’ herri lasterketa haur eta gazteentzat.
18:30: XVI. ‘Azeri bila’ herri-lasterketa helduentzat.
20:00: Boxeo eta kick boxing borrokak kiroldegian.
20:30: Txosnen irekiera. Abiapuntua: Plaza berri. Pintxo poteoa.
22:00: Elektro gaua Molotoffen.
23:00: Punk Oi-Hardcore gaua. Eztanda, Dictadura, Kaleko Urdangak eta Nueva Autoridad Democratica. Tilosetan.
EKAINAK 22, IGANDEA
09:00: XXXII. Probintzia
mailako ‘San Joan Sari Nagusia’
eta txapelketa lokala. Erakustxakurrak ehizean
Xoxokan. Txantxangorri.
09:00: XXII. probintzia mailako itsas-arrantza txapelketa.
San Joan Saria. Txantxangorri elkartea.
10:30: Palankarien XXXIII. proba Sagastialdeko pistetan. Etxeberri elkartea.
11:00: ‘Gerardo Plaza’ren VIII. Oroimenezko xake proba Plaza Berrin. Xake elkartea.
18:00: Bola jokoa. Bigarren jaurtiketa Goiz Eguzkiko bolatokian.
21:00: Karaokea Bilgune Feministaren txosnan. Txosna Batzordea.
22:00: Reggae- Brasil gaua Molotoff Irratiaren agertokian.