Berdintasun Planaren ebaluazioa egiteko aukera dute herritarrek, inkestak betez

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 7a

Inkestak ekainaren 15era arte bete daitezke. Kultur etxean, kiroldegian eta udaletxeko erregistroan daude.

Astigarragako I. Berdintasun Planaren (2009-2013) ebaluazioa egiten ari da Udala, Equalaren laguntzarekin. Orain, azken fasean daude, informazioa bil­tzen, eta herritarrek eta taldeek aukera dute beraien iritzia emateko, inkesten bidez. Inkesta horiek ekainaren 15era arte izango da betetzeko aukera. Kultur etxean, kiroldegian eta udaletxeko erregistroan daude, eta baita buzoiak ere.
Ebaluazioa, herritarren iritzi horiek jasota bukatuko da eta ekainaren 30erako izango da txostena prest. Ondoren, bigarren plana lantzeari ekingo zaio, datozen lau urterako izango dena. Plan berria Astiga­rragara egokitua izango da.
Ebaluazioa egiteko, hainbat arlo aztertu dituzte: planaren helburu eta ekintzak, aurrekontuaren azterketa, elkarrizketa pertsonalizatuak herritar desberdinekin, eztabaida taldeak eta inkestak.
Herritarrei zuzendutako eztabaida irekia asteazkenean izan zen eta ebaluazio prozesuan ateratako hainbat ondorio jarri zituzten mahai gainean: jendeak ez daki oso ondo zer den berdintasun plana, berdintasun saila behar da, ez dago bisualizatua, leku fisiko bat ere behar da... Berdintasunean oz­to­po dira: tradizioa, rolak, krisi ekonomikoa, erreferente falta... Hezkuntzan eta Udalean lan egin behar da arlo honetan...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!