Mobilizazio historikotzat jo dute atzoko giza katea. Izan ere, 150.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat erabakitzeko eskubidearen alde, Gure Esku Dago dinamikak deitutako ekimenarekin. Eskuz esku, Durango eta Iruñea lotuta geratu ziren, 123 kilometrotan zehar. Etxarrenen, 102 kilometroan izan ziren astigartarrak. Goizuetarrekin batera, besteak beste, 548 lagun elkartu ziren beraien zatian eta 300 astigartar inguru zeudela kalkulatzen dute. Festa giroa izan zen nagusi egun osoan zehar. Horren adierazle, Kronikari herritarrek bidalitako argazkiak.