Beheko lanekin hastea erabaki dute auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 11

Bozkatu duten 62 auzotarretatik 30ek aukeratu dute hori. Kale Nagusia 62 eta 64 atarien inguruan egingo dira lanak.

Auzoa berritzeko lanak nola egin  aukeratu zuten aste­lehe­nean Anuska auzoan. 159 auzotar zeuden bozka­tzera deituta eta horietatik 62 (%40) hurbildu ziren beraien iritzia ematera. 30 auzotarrek, hau da, gehien­goak horrela eskatuta, Kale Nagusia 62 eta 64 atarien inguruko lanekin hasiko dira; 1go aukerarekin.
Udalak jakinarazi duenez, herritarrekin hartutako konpromisoari heldu eta lanak ahal bezain laister hasiko ditu inguru horretan. Horrela, Kale Nagusia 62 eta 64 atarien inguruan instala­zioak lurpera­tuko dira, 2 me­troko zabalera duten espaloi­ak jarriko dira, aparkale­kuetako “topeak” kenduko dira, jolasgunea berrituko da eta plazatxoko eskailerak berrituko dira.
Datozen urteetan ere, auzo hau berritzeko lanak egiten jarraituko du Udalak, urtean, gutxienez, 125.000 euro inbertituta. Pixkanaka fase guztiak osatzea da helburua.
Udalak poztasuna azaldu du kontsultan parte hartu duten herritarren kopurua ikusita eta etorkizunerako mota honetako ekimen gehiago antolatzeko asmoa azaldu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!