Urtero bezala, Ugaldetxon afaria

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

Aurten ere ez du hutsik egin Aranoko emakume kuadrilak. Urtero bezala, San Antoniotako giroa aprobetxatuz, Ugaldetxon afaria egin dute. Ostegunean elkartu ziren afaldu eta Kupe­larekin dantza pixka bat egitera. Normalean dozena bat lagun elkartzen dira. Aurten, er­diek izan dute aukera, baina girorik ez dela falta izan azaldu diote Kronikari. 20 urtetik gora da tradizio honekin hasi zirela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!