Pasa den igandean egin zuten Jaunartzea Goizuetako 10 neska-mutikok. Horietatik lau, neskak izan ziren eta sei, mutikoak. Gaur egun Goizuetan bizi direnak sei ziren eta gainerakoak herrian bizi ez arren, Goizuetarekin oraindik lotura mantentzen dutenak. Eguraldia lagun izan zuten ospakizunerako.