«Lanean berriz hasteko ia ezinbestekoa da formakuntzatik pasatzea»

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

LANGABEZIAN dauden he­rri­tarrek zein bide dituzte lan mundura itzultzeko? Karmelo Labakan kon­turatu dira informazio fal­ta haundia dagoela. «Az­ken urteetan gauzak alda­tuz joan dira, eta her­ri­ta­rrek badakite ikastaro ba­tzuk egin ditzaketela. Bai­­­na­ no­lakoak dira? Zer­ta­ra­ko balio dute? Ba al dakite pro­fesionaltasun ziur­tagira lortu dezake­te­la? Info­r­ma­zio falta haundia su­matu, eta guk ema­teko be­harra sentitu dugu» diote Mikel Ubriz, Kepa Za­­ma­lloa eta Mikel La­rrañagak, Karmelo Labakako irakasle eta ar­du­­­radunek. 

Hitzaldia, ostegunean
Informazio guztia eman nahian, bi hi­tzal­di an­to­­latu dituzte herri­ta­rrek­in. Au­rre­nekoa orain aste batzuk izan zen; eta bigarrena ostegunean antolatu dute, Karmelo Labakan, 18:00­etan. «Jen­deak aukera izango du nahi duenaz in­formatzeko; langabetu edo lan­gile guztientzat da gon­bitea. Azaldu nahi dugu, gu­re helburua ez dela jen­deak ikastaro edo forma­kuntza Karmelo Labakan egitea. Izan ere, bakoitzak gustuko duen zerbait egin behar du, eta hemen ez ditugu aukera guztiak es­kaintzen. Gure helburu na­gusia da informatu eta herritarrak bideratzea».

Alaitz Aizpurua: «beldurra nuen, ikasten hasi, lana atera, eta zer?»
Maiatza erdialdean egin zu­ten aurreneko bilera hartatik konklusio bat bai­no gehiago atera zituzten. Ez zen espero adina jende azaldu, baina ger­tu­ratu ziren herritarrei argi geratu zitzaien zein zen hemendik aurrerako bidea. Adibide horietako bat da Alaitz Aizpurua. Hernania­rra langabezian dago. Beste askok bezala, bazuen ikas­taro batzuen berri, besteak beste, Lanbiden ematen dutelako informazio hori. 
H­itzaldiaren hasieratik kon­­­­turatu zen ordea, in­formazio asko fal­ta zi­tzaiol­a: «nere beldu­rre­tako bat zen: ikasten hasi, eta lana ateratzen bazait zer? Berehala konturatu nin­tzen hori ez zela arazoa. Ikasteko bide asko daude, formula asko, herritarrari mo­mentu bakoitzera ego­ki­tzeko aukera ematen dio­tenak». 
Kasu errealekin segita, arduradunek diote, oso ohi­koa dela momentuka ikastaroak utzi beharra izatea: «ikasten ari zara eta 15 egunerako deitzen di­zu­te, lana egiteko. Edo egun ba­tzuk behar dituzu, behar per­tsonaletarako... Malgu­tasun haundia dago. Azke­nean hori da bilatzen dena; jendeak ikastea, baina ikaste hori laguntza izatea eta ez traba».

Sei aukera, ikasten segitzeko
Karmelo Labakako ard­u­ra­du­nen esanetan, herrit­arrek ideia edo maxima bat izan be­har dute bu­ruan: «lan mun­dura sar­tzeko bide na­gu­sietako bat da forma­kuntza». Sei bide daude, ikasten hasi edo segitzeko:

  • Online: ia gehiena etxe­tik egiteko modua da www.ulhi.hezkuntza.net orrian eskaintzen dutena. Tu­tore bat izaten da, eta tarteka, klase presen­tzia­lak jasotzen dira.
  • FPak: Profesionaltasun ti­tulua ateratzeko Erdi Mai­la­ko eta Goi Mailako zi­kloak dira.
  • Enplegurako prestakuntza: profesionaltasun ziurt­a­giria lortzeko bidea.
  • Dispositiboak: lan es­pe­rientziagatik konbalida­zioak lortzen dira.
  • Sarbide frogak: adinaren araberako sarbide frogak dira, Erdi eta Goi mailako zi­kloak egiteko, edo uni­bertsitatera sartzeko.
  • Eskaintza partziala: Be­tiko FPekin dute lotura; baina zatika egin liteke.

Europa 2020: ziurtagiriak, langile guztiek
Europak 2020rako duen asmoen berri ere eman nahi dute Karmelo Labaka: «helburua da 2020an inor lanean ez aritzea profe­sional­tasun ziur­ta­giririk gabe: izan eri­zain, kama­rero, mekani­ko... Edozein lan egiteko be­harko da ziurtagiria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!