Durango eta Iruñea elkartu zituen giza kate erraldoian, Goizueta ete Aranoko herritarrek ere parte hartu zuten. Etxarrenen osatu zuten giza katea, 102 kilometroan, astigartar eta urnietarrekin batera. Goizuetatik 100dik gora lagunek egin zuten bat erabakitzeko eskubidearen alde eta Aranotik, 25 lagunek.