Eskola pelotako finalak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

Benjamin, alebin eta infantil mailako pelotari gazteek gaur dute egun haundia. Eskola Pelotako Txapelketako finalak jokatuko dituzte. 65 pelotarik hartu dute parte txapelketan eta hamar bikotek jokatuko dituzte finalak. Benjaminetan: Iker Alvarez-Inhar Arka/Manex Iraola-Inhar Salaberria; eta Ekain Apaolaza-Orkatz Artola/Unax Gorostidi-
Jon Jara. Alebinetan: Ekain Mitxelena-Eñaut Morras/Lur Goia-Oier Garaiar eta Aratz Tejedor-Anartz Oiartzabal/Unax Uitzi-Eneko Garmendia. Azkenik, infantiletan: Josu Macicior-Garikoitz Arizmendi/Alex Larrañaga eta Oihan Zugasti. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!