Memoriala jokoan, denboraldia agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

UDABERRIKO Batel Liga jokoan bada ere, gaur Elorrabin jo­ka­tuko den Memoriala den­bo­ral­di bukaerako festa gisa biziko dute Hernaniko arraun­lariek. 
Fermin Etxeberriaren ome­nezko VII. estropada izan­go da jokoan, 11:30etatik aurerra, Elorrabin. Estropadak Uda­be­rriko Batel Ligarako pun­tuatuko du. Ligatik kanpo, nesken absolutu mailako estropada ere jokatuko da, bi bateletan. Eta eguna buka­tzeko, Xalaparta elkartean juntatuko dira klubeko kide guztiak, bazkari eder baten bueltan.
Udaberriko Batel Ligak bihar izango du segida, eta Hernaniko batelek Tolosan dute hitzordua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!