Zazpi talde gaur, San Joan sariaren bila

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

Hernaniko waterpoloak egun haundia du gaur. Has­teko, 13:15etan, Gipuzkoako Kopako finala jokatuko da, Hernani eta Bidasoaren ar­tean. Nesken mailako finala izango da, eta Hernanik dena emango du, denboraldia sari eder batekin bukatzeko.
Segidan, urtero jokatzen den San Joan Saria. Zazpi taldek hartuko dute parte. Mutiletan: Lautada, Sestao, Maristas eta Hernani. Kua­drangular moduan jo­ka­tuko dute, eta finala bi onenen artean jokatuko da; beste biek hiru eta laugarren postuak izango dituzte jokoan. Nes­ketan, hiru talderen artean izango da lehia: Sestao, Ma­ristas eta Hernani. Trian­gular estiloko txapelketa izango da, eta kasu honetan ere, bi talde onenek jokatuko dute finala. Torneoa 14:00etatik 19:30etara jokatuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!