Ekainaren 20an, Ate Irekien jardunaldia antolatu dute kiroldegian. Bertan, kirol jarduera eta erakustaldi desberdinak izango dira, dohainik. Ikasturtean zehar ibilitako haurrek, Soin erritmikoa eta Zumba Kids erakutsiko dute (16:30-17:00). Handik aurrera kirol jarduera irekiak izango dira: zumba, hipopresiboak, cardio box, ziklo indoor, aerobik... Parte hartzeko, izena eman behar da kiroldegian.