Astigarragako Mundarro Kirol Elkarteak 11 bizikleta berri erosi ditu, Keiser M3 markakoak. Ekainaren 2an estreinatu zituzten. Kirol instalakuntzen kudeaketatik 2013an lortutako dirua inbertitu dute bizikleta hauetan: 17.600 euro inguru. Lehen 18 bizikleta zeuden eta horietatik 7 mantendu egin dira. Beste 4 gimnasiora jaitsi dituzte eta 2, futbol zelaira eraman. Gainerakoak, piezak aldatzeko erabiliko dira. Bizikleta horiek 2005ekoak dira.