Donosti Berriko txirrindulari astigartarrek, Jaime Romero alebinak, Telmo Semperena eta Tomas Otermin infantilek, gaur bukatuko dute denboraldia Zumaian. 16:00etatik aurrera izango da karrera. Aurreko asteburuan Lezon izan ziren eta Romero eta Semperena bederatzigarren postuan geratu ziren, bakoitza bere mailan. Bestalde, Gorka Urkiola eta Urko Semperena kadeteek Euskadiko Kopan hartu zuten parte Oñatin. Urkiola 16garren geratu zen eta Semperena 32garren. Lan bikaina egin zuten biek.