Hernaniko Udala, Eusko Jaurlaritza, Spri eta Enpresa Digitalaren arteko lankidetzari esker sortu da Denda Digitala tailerra.
Asmoa da dendariek tresna teknologikoak erabiltzen ikastea, sareko presentzia haunditzeko eta sare sozialetako profilak hobetzeko.
Ekainaren 17an, doan
Tailerra doan emango da, saio bakarrean. Ekainaren 17an izango da, arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara bitartean, Hernaniko udaletxeko areto nagusian.
Tailerra Hernanin emango bada ere, eskualdeko dendari guztiek dute egiteko aukera, eta horregatik, beharrezkoa izango da izena ematea. Horretarako, formulario bat bete beharko da, esanez, online edo interneten egoteko zein bide erabiltzen dituzten. Beraz, ezinbestekoa da interneten presentzia izatea, tailerrean parte hartzeko. Izena emateko bideak: www.euskadinnova.net / info@bicberrilan.com / 943 00 09 99.
Bloga, tailerra amaituta
Landuko diren tresnen artean daude facebook eta youtube sare sozialak. Potentzial haundiena nola atera ikasiko da batetik, eta jarraitzaile gehiago nola lortu, bestetik.
Era berean, blog bat jarriko da martxan, eta tailerra bukatuta ere erabiltzen jarraitzeko aukera izango da. Horrela, tailerrean erabilitako tresnak nola erabili ikasten jarraitzeko tutoretza zerbitzua izango dute eskura merkatariek, eta ikasitakoa jasota geldituko da.