Hernanialdeko ikasle, irakasle eta lagunak, Etxalarren

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

Ekaineko aurreneko asteburuan, Etxalarren izan ziren Hernanialdeko AEKko ikasle, irakasle eta lagunak. Nahiz eta eguraldi kaxkarra egin, ekintza ugari egiteko aukera izan zuten: ogi tailerra, pastelak eta pastak egin, poniak ikusi, masaje tailerra, dantza osasungarria... kantuan ere aritu ziren. Euren arteko harremanak sendotu eta ikasturtean zehar ikasitako euskera praktikatzeko aukera ezin hobea izan zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!