Beste hamar bat taldek girotuko dute eguna

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

Musika Eguna izango da gaur, goizean zehar. 12:00etatik aurrera, kontzertuak eta ekitaldia izango dira Foru plazan.

Atzo, ilunabarra girotu zuten Musika Eskolako ikasleek. Trikitilarien kalejira eta zortzi kontzertu izan ziren, Musika Eguna ospatuz. Eta gaur emango diote jarraipena, txistularien diana, AHITren kalejira eta beste 10 bat talderen kon­tzertuekin. Foru plazan izango dira kontzertuak 12:00etatik aurrera, eta ondoren, ekitaldia.

Musika entzunaldiak
Ikasturte bukaerako azken bi entzunaldiak izango dira datorren astean: astelehenean, 19:00etan, pianoa (Lourdes) eta biolina; ostiralean, 19:30etan, gitarra.

EGITARAUA
10:00, Txistularien Diana.
10:30, Tailerreko emanaldia, elizan: musika hezkuntza goiztiarra (0-3 urte), eta tailerra 1, 2 eta 3ko ikasleekin.
11:15, AHITekin kalejira, elizatik Foru plazara.
12:00, Kontzertuak Foru plazan: teklatu taldeak (Ez dakigu, 8 Tekla eta Nolatan), Ilargian, Kazkabarra eta Ken 8.
13:00, Foru plazan: Txistu taldea, Biolin taldea, AHIT, diploma banaketa, irakasleak eta Iratzar abesbatzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!