Asteartean bukatu zuten ikasturtea benjamin mailako judokek txapelketa txiki batekin, eta primeran ibili ziren denak. Txapeldunak ere izan ziren: Mikel Larrañaga, Joana Tolaretxipi, Maddi Iriondo, Ibai Castañeda, Ekain Apaolaza, Aratz Goia, Oihan Tomasena, Maialen Redondo, Beñat Curado, Raquel Giraldo, Unai Etxarri eta Jon Sesma. Klubak zorionak eman nahi dizkie denei, eta San Joanak ondo pasatzeko gonbidapena egiten die. Era berean, hurrengo kurtsoan indarrez beteta bueltatzea espero dute.