Txema eta Manuel txapeldun, final ezin berdinduagoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

Ezin zen berdinduagoa izan. 3-3 eta azken eskuan 27-26 zijoazen. Azkenean, Txema Salvador eta Manuel Gonzalez txapeldun, Dioni Iturralde eta Joxe Errazkinen kontra. Beti aurretik joan ziren txapeldunak. Lehen bi ustelak haientzat: 2-0. Dioni eta Joxe ez zeuden etsitzeko, eta 2-2 berdindu. 3-2, 3-3, eta bukaeran, azken eskuan ere jokoraino iritsi behar izan zuten, irabazlea erabakitzeko. Partida polita, txapelketa haundiek eska­tzen duten bezalakoa. 3garren postuan Xabino Beloki eta Andres Beldarrain; eta 4garren, Manolo Montero eta Juan Sanz. Aurten, 66 bikotek parte hartu dute Aralarko txapelketan; erraz esaten da! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!