Murala goizean, eta triatloi olinpikoa arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 14a, 02:00

Hernaniko Gazte Olinpiadak bukatzeko gutxi gelditzen da. Datorren larunbata izango da azken eguna, ekainaren 21a. Hala ere, oraindik lan asko izango dute 22 taldeek.
Gaurko proba Ereñotzun egingo da, bertako festen barruan. Eta ez da nola­nahi­koa izango! Triatloi Olinpikoa prestatu dute, Urumea ibaia­ren bueltan. Baina goizean, Hernanin jarri dute zita, mu­rala margotzeko.

Goizean murala, Axpirekin
Ereñotzuko proba arratsaldean egingo da, baina goizean izango da zeregina. Murala margotuko dute aurten ere, eta Axpi komikigilearen laguntza izango dute.
Margotzeko gogoa duten guztiak Garin tabernan elkar­tuko dira, goizeko 11:00etan.

Arratsaldean, Ereñotzura
Proba arratsaldeko 16:00ak inguruan hasiko da, Ereño­tzun. Talde bakoitzetik 8 par­taide beharko dira, eta erre­leboak egingo dira. Lehenen­goak errekan behera jaitsi be­harko du. Bigarrenak errekan gora egin beharko du pira­guan. Hirugarrenak, berriz, behera, piraguan baita ere. Lau­garrenak uretako azken erreleboa egingo du, baina ige­ri. Behin lehorrean, erreleboka beste lau taldekidek korrika egin beharko dute. Erreleboak emateko koxka: esaera zaha­rrak esatea belarrira!

Autobus zerbitzua
Ereñotzura joateko autobus zerbitzua egongo da. Zinkoe­neatik 14:30etan aterako da, eta bueltan, 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!