Hernaniko EAJk gonbidatuta, Iñaki Anasagasti senatari jeltzaleak hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Biterin. Hainbat gairi buruz ariko da; besteak beste, Madrilen senatari bezala egiten duen lana, Europako hauteskundeen emaitzak, Katalunian gertatzen ari dena eta Juan Carlos erregearen abdikazioa.