Herriko musikari gazteen emanaldia, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 13a, 02:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan emango dute kontzertua Hernaniko ikastetxeetako haurrek, Ttarlako dantzariek eta ‘Hernani’ eta Kantuz Musika Eskoletako ikasleek.

Azken 16 urteetan egin den moduan, biharko Preludio edo Iragarpen kontzertuaren aurretik, haurren txanda izango da gaurkoan.
Gaur arratsaldeko 19:00­etan Plazan emango dute San Joanetako Haurren XVI. Ira­garpen Kontzertua Elizatxo, Inmakulada, Lan­gile eta Uru­mea ikaste­txe­etako ikasleek, Ttarla dan­tza taldeko dan­tzari gaz­te­txoek eta Hernani eta Kan­tuz Musika Esko­letako ikas­leek. Guztira, 8 doinu izango dira.
 

Doinu herrikoi eta berriak
Kontzertua txalaparta doinu­ekin hasiko da, eta jarraian, Ttarla dantza taldeko dan­tzariak ariko dira, Hernani Mu­sika Eskolako txistulariek la­gunduta. Trikitilariek ja­rrai­tuko dute gero. Handik au­rrera, abesbatzak eta mu­si­kariak elkarrekin ariko di­ra: Non geratzen den denbora (M.Urangarin eta K.Uribe), Ilargia (Ken7)... Bukatzeko, nola ez, Hernaniko martxa, Mendirik Mendi eta San Juan zortzikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!