Atzo aurkeztu zuten, Hernaniko Arregi barazki dendan Baratzeko estreinaldi handiak kanpaina. Asmoa da garaian garaiko eta tokian tokiko produktuak erosi eta kontsumitzeko ohitura berreskuratu eta indartzea. Era berean, «tokiko ekonomia eta bertako baserritarren lana sustatzeko modua» ere badela nabarmendu zuten Mikel Insausti, Kutxa Ekoguneko zuzendariak eta Luis Intxauspe Hernaniko alkateak.
Proba pilotoa Hernaniko 15 dendatan egingo da, astelehenean hasi eta 3 hilabetetan: Arriatzu, Ezkerro, Peña janari denda, BM supermerkatua, Iñigo Diez janari denda, Lurreko, Itziar janari denda, Ansa janari denda, Aliprox, Portu auzoko janari denda, Adriana janari denda, Ares barazki eta fruta denda, Isu, Autoservicio Aitor eta Arregi janari denda.
Kanpaina bukatu eta ebaluazioa egin ondoren, egitasmoa Gipuzkoa osora zabalduko dute.
Informazioa, dendatan edo azokan, mobilean eta interneten
Argibideak ematen izan ziren: Kutxa Ekogunea, turismo bulegoa eta Luis Intxauspe Hernaniko alkatea, atzo egindako aurkezpenean.
Denda bakoitzean trapuak egongo dira, sasoiko produktuen inguruko informazioarekin; baita dendetako karteletan ere. Kontsumitzaileak jakin ahal izango du zein produktu den sasoikoa, zein dagoen garaian, eta zeinen garaia bukatzen ari den. Informazio hori interneten ere egongo da www.garaikoa.net webgunean, eta baita bertatik deskargatu daitekeen mugikorretako aplikazioetan ere.
Bestalde, denda bakoitzean hilero sasoiko produktu bat nabarmenduko da, eta erosten dutenei zapia oparituko zaie hilabete bukaeran.