Aralar Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur. Ikasturte bukaerako emanaldia izanen da. Udaletxean joko dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Aurten, Goizueta eta Aranoko 25 ikasle ibili dira Musika Eskolan. Trikitixa, gitarra, pianoa eta bateria ikasi dituzte.