Gasteizen jokatu zen, igandean, Euskadiko Helduen Txapelketa, eta atleta hernaniarrek lan bikaina egin zuten, 4 domina lortuta. 70 urtetik gorakoetan, Jose Mari Muruak bi urre lortu zituen, 200 eta 400 metrotan; 55 urtetik gorakoetan, Florian Garciak urrea lortu zuen 1.500 metrotan; eta 45 urtetik gorakoetan, Xabier Barberenak (argazkian), brontzea, 5.000 metrotan.