Indarrez hasiko dira gaur Ereñotzuko festak, nahiz eta jaien hasiera ofiziala eta txupinazoa bihar izango diren. Igandera bitartean, izango da zerekin gozatu.
Haur, gazte eta helduentzako festak
Denentzako tokia izango da datozen egunetan Ereñotzuko festetan. Gaur Txirrita ikastetxeko ikasleak hasiko dira giroa jartzen, 15:00etan emanaldia eskainiko baitute.
Ondoren, gazteen pelota partiduak, bertsolariak, toka txapelketa eta erromeria izango dira.
Bihar, berriz, auzoko musikariek txupinazoa botako dute 12:00etan, eta segidan, egun osoko festa: herri kirolak, bertsolariak, puzgarriak, haur festa, herri afaria eta dantzaldia.
Asteburuan ere, denetik: Olinpiadak, sagardo probaketak, bertsolariak...
GAUR (Ugaldetxo):
15:00: Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
18:00: Pelota partiduak.
- Mutilak, eskuz: Huizi-Apaolaza/Insausti II-Oiarzabal, eta Arizmendi-Arizmendi/Agirre-Insausti.
- Neskak palaz: Mujika-Garcia/Tolosa-Tejedor.
Ondoren bertsolariak Unai Agirre eta Agin Laburu.
19:00-20:00 Toka txapelketa.
Jarraian Kupela taldearekin erromeria.
BIHAR, San Antonio eguna:
12:00: Txupinazoa auzoko musikoen eskutik.
Jarraian Herri Kirolak plazan. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Landarbide. Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Julen Kañamares. Hizlaria: Joxe Angel Sarasola.
Ondoren Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus.
17:00-19.30: puzgarriak futbol zelaian.
17:30: Haur jaialdia futbol zelaian. Mozorro onenari saria. Ondoren txokolatada guztiontzat.
21:00: Herri afaria frontoian.
Ondoren dantzaldia Ai Ene! taldearekin.