Amher eta SOS Arrazakeria elkarteek antolatuta, Katja Reinberg Castello ariko da hizketan gaur Biterin, 19:00etan hasita. Bidez Bide elkarteko kidea da, eta aholkuak eta orientazioa emango ditu jatorrizko herrialdean egindako ikasketak hemen nola homologatu jakiteko.
Informazioa eta aholkularitza, doan
Jende askori gertatzen zaio beste herrialde batean egindako ikasketen tituluak hemen kontuan ez hartzea. Gaurkoan titulu horiek nola konbalidatu jakiteko informazioa eta aholkularitza zerbitzua emango dira, doan.