Arantzazuko Ama Ikastolak bere eguna ospatu zuen larunbatean. Urtero egin ohi da ikasturte bukaerako festa, baina aurtengoa berezia izan da. Ikastola martxan jarri zela 45 urte bete dira eta horrez gain, datorren ikasturtetik aurrera martxan jarriko den Astigarragako Herri Eskolaren hasiera ere ospatu zuten. Besteak beste, goizean, oroigarriak jarrri zituzten, Ergobian, Martutenen eta Loiolan, garai batean eskolak izan ziren lekuetan. Ondoren, eskerrak emateko ekitaldia eta bazkaria izan ziren. Dantzan bukatu zuten eguna, Oihan Vega Djarekin. Argazkiak, interneten.