Larunbatean izan zen Diputazioaren Sagardo Lehiaketako finala eta Astigarragako Gartziategi sagardotegia hirugarren postuan geratu zen, 73 punturekin. Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak irabazi zuen 77 punturekin. Bigarren, Hernaniko Altzueta sagardotegia geratu zen 73,5 punturekin. Beste hiru finalistak: Aburuza (Aduna), Izeta (Aia) eta Saizar (Usurbil). 30 sagardotegik hartu dute parte aurten.