Mobilizazio historikotzat jo dute igandeko giza katea. Izan ere, 150.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat erabakitzeko eskubidearen alde, Gure Esku Dago dinamikak deitutako ekimenarekin. Eskuz esku, Durango eta Iruñea lotuta geratu ziren, 123 kilometrotan zehar. Etxarrenen, 102 kilometroan izan ziren astigartarrak. Goizueta, Arano eta Urnietako herritarrekin batera osatu zuten kilometroa eta 300 bat astigartar elkartu zirela azaldu diote Kronikari. Giro ederrean ibili ziren egun osoan zehar. Horren adierazle, Kronikari herritarrek bidalitako argazkiak. Guztiak, web gunean ikusgai.