Kartel lehiaketa antolatu dute genero indarkeriaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 11

Lanak entregatzeko, hilaren 20a da azken eguna. ‘Munduko emakumeak zubiak eraikitzen’ mezua eraman behar du. Saria: 200 euro.

Udaleko Berdintasun Sailak kartel lehiaketa antolatu du Azaroak 25 egunari begira, hau da, Emakumeenganako in­dar­­ke­riaren aurkako eguna­ren harira. Helburua da, genero indar­keriaren preben­tzioan sen­tsi­­bilizatzea. Lanak entrega­tzeko 10 egun geratzen dira, hain zuzen, ekainaren 20ra arte dago epea zabalik.
20-35 urte bitarteko edozeinek hartu dezake parte. Gaia, Azaroak 25ari buruzkoa izango da eta testu hau jarri beharko da: Munduko ema­kumeak zubiak eraikitzen.
Lanak ordenagailuz egin behar­ko dira eta e-postaz bida­li: udala@astiga­rra­ga.net. Honako ezaugarri teknikoak izan beharko ditu: formatua, jpeg; erresoluzioa, 72 ppp; eta neurriak, 3508 pixel (zabalera) eta 4961 pixel (altuera). Artxi­boari izen bat jarri beharko zaio eta artxi­boarekin batera ­egi­lea­ren datuak bidali beharko dira (Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, helbidea, tele­fo­noa, e-posta). Saria: 200 euro.
Informazio gehiago, udaletxe­an: 943 33 50 50 eta udala@astigarraga.net.

OINARRIAK:

Azaroak 25erako kartel lehiaketa

2014ko azaroak 25 – Munduko emakumeak zubiak eraikitzen

Lehenengoa: Parte hartzaileak

Parte hartu ahal izango du 20-35 urte bitarteko edonork, bakarka edo taldean, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bada, epaimahaia osatzen duten pertsonak eta Astigarragako Udalaren langileak izan ezik. Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, argitaratu gabea eta orijinala.

Bigarrena: Gaia eta ezaugarri teknikoak

Helburua: Genero indarkeriaren prebentzioan sentsibilizaztea.

Kartelentzako hautatutako gaia Azaroak 25ari buruzkoa izango da, edozein ikuspuntutzat hartuta eta honako testu hau euskaraz nahiz erdaraz eta era ikusgarrian izan beharko du:

Munduko emakumeak zubiak eraikitzen

Halaber, udalaren logo eta ikur ofizialentzako tartea aurreikusi beharko du, eta baita egun horren egitarauarentzako ere.

Gainera, eta egileak hala nahi badu, leloren bat gehitu daiteke kartelak adierazten duen gaiarekin lotuta. Lemak euskaraz izan behar du edota euskaraz eta erderaz.

Lanek ezin izango dute zailtasun berezirik izan kuatrikromian inprimatzerakoan. Tinta metalikoak (urrezkoak, zilarrezkoak…) eta fluoreszenteak baztertuta daude.

Lanak derrigorrez ordenagailuz egin beharko dira, eta e-postaz honako helbidera bidali: udala@astigarraga.net

Lehiaketara aurkezten diren artxiboak honako ezaugarri teknikoak bete behar dituzte:

  • formatua: jpeg
  • erresoluzioa: 72 ppp
  • neurriak: zabalera: 3508 pixel - altuera: 4961 pixel

Artxiboak izen bat izan behar du ezagutu eta bereizteko.

Artxiboarekin batera egilearen datuak bidali beharko dira, kartelaren artxiboaren izen bereko karpeta batean. Bertako dokumentuan derrigorrezko datu hauek eman behar dira:

  • Izena eta bi abizenak
  • NAN zenbakia
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa
  • E-posta helbidea

* Adibidez, “XXXX” izena aukeratzen badugu, konprimitutako karpeta batean honako hau sartu behar da: Kartelaren artxiboa XXXX.jpeg izenarekin, eta beste karpeta bat “XXXX” izenekoa, non egilearen datuak dituen dokumentu bat sartuko den.

Egileen datuak dituzten karpetak ez dira epaimahaiaren erabakia ezagutu arte irekiko.

Jasotako kartelak Astigarragako Udalaren webgunean argitaratuko dira.

Saritua izanez gero, egileak beste artxibo bat eman beharko du honako ezaugarri teknikoekin:

  • formatua: TIFF edo PDF
  • erresoluzioa: 300 ppp
  • neurriak: zabalera 297mm. - altuera: 420mm.

Egileak bere gain hartuko du artxibo informatikoen egokitasunaren ardura.

Ez da onartuko beste egile edo erakunde baten irudiak erabili edo plagiatzen duten kartelik, eta arrazoi hauengatik sor daitezkeen aferen aurrean egilea izango da erantzule bakarra.

Astigarragako Udalak herriko armarria eta bestelako informaziorik, edo beharrezotzat hartzen duen beste edozer kartelean txertatzeko eskubidea izango du.

Era berean, aurkeztutako diseinua beste euskarri batzuetan ere erabili ahal izango da: eskuorriak, kamisetak, imanak, webgunean, pankartak…

Hirugarrena: Aurkezpena

Lanak jasotzeko epea 2014ko irailaren ………….(e)ko 8:00etatik 2014ko azaroaren ………….(e)ko 24:00ak artekoa izango da.

Aurkeztutako kartelean pertsona baten irudia lehen planoan edo ezagutu ahal izateko moduan agertuko balitz, kartelean zein beste esukarrietan agertzeko pertsona horren baimen sinatua ere eman beharko da.

Laugarrena: Sariak

Irabazleak 200€ko saria jasoko du.

Sariek indarrean dagoen legeak ezartzen duen atxikipen fiskala izango dute.

Sariak eman gabe geratu ahal dira.

Sari hauek ordaintzearekin batera, Astigarragako Udala lan hauen legezko jabea izango da, eta baita explotazio, erreprodukzio, egokitzapen, komunikazio eta hedapen eskubideen jabea ere, oraingo eta etorkizuneko euskarri guztietan eta inolako mugarik gabe, egile eskubideak indargabetu arte.

Bosgarrena: Aurretiko hautapena – herri bozkaketa

Aurkeztutako lanak udaletxeko web orrian, bozkatu ahal izango dira, “Atsegin” sakatuz. Epaimahaiak bozka gehien jaso dituzten 10en artean aukeratuko du irabazlea.

Seigarrena: Epaimahaia

Epaimahaia horrela osatuko da:

Presidentea:

- Herritarren Parte Hartzea eta Berdintasun Zinegotzia, edo bera ordezkatzeko aukeratzen duen pertsona.

Bokalak:

- Diseinua, erte edota komunikazioan aditu bat.

- Astigarragako Udalaren kultur teknikaria.

- Berdintasun Batzordeko ordezkariak (gehienez 2).

- Elkarteetako ordezkariak (gehienez 2).

Epaimahaiaren erabakia eztabaidaezina izango da eta hautatutako kartelekin batera webguneko Berdintasun arloan argitaratuko da 2014ko uztailaren  15a baino lehen.Udalak erakusketa bat egingo du aurkeztutako lan guztiekin, erabakitzen duen tokian eta datan, aurretik iragarrita izango delarik.

Zazpigarrena: Saritu gabeko eta aukeratu gabeko lanak

Saritu gabeko lanen egileek itzultzea eskatu ahal izango dute erakusketa amaitu eta 30 eguneko epearen barruan.  Aipatutako epean eskaerarik ez balego, egileek jabetzari uko egiten diela ulertuko da, Astigarragako Udalaren onerako, zeinek nahieran erabili ahal izango ditu, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartu gabe.

Zortzigarrena: Azken arauak

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen onarpena dakar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!