Finalerdietarako pasea asko zaildu zaio Astigarragari. Ostiralean 1-2 galdu zuen Donostiaren aurka, final laurdenetako joaneko kanporaketa, eta horri buelta eman beharko dio orain. Tanto askoren aldea dago ordea. Ahaleginduko direla azaldu dute. Ostiralean neurtuko dira 18:30etatik aurrera, Atano IIIa frontoian.
Gorka Oiarbide eta Hodei Exposito kadeteek 15-22 galdu zuten. Nerbioek eta eskuko minak zerikusia izan zuten. Egoitz Olarra eta Argoitz Otaño jubenilek, berriz, 4-22 galdu zuten. Seniorretan, oso lehia gogorra izan zen, eta Xabier Barandiaran eta Jokin Santxez nagusitu ziren, 22-18.