Zurrumurruei aurre egiteko, sarea osatuz

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 11

Etorkinen inguruan sortzen diren zurrumurruei aurre egiteko, sentsibilizazio kanpaina bat jarriko da martxan irailetik aurrera. Gipuzkoako 7 herritan hasiko da; tartean, Astigarragan.

Kanpotik etortzen diren pertsona edo kulturei buruz hainbat eta hainbat zurru­mu­rru entzun dira gure herrietan, eta horri aurre egiteko sarea sortu dute Gipuzkoan: Zurru­murruez! Sarea.   7 herrik, tartean Astigarragak, eta SOS Arrazakeria taldeak jarri dute martxan. Aurrera begira, Gipuzkoako herri gehiagok bat egitea da asmoa. Hori horrela, datorren ikasturtean sentsibi­lizazio kanpaina bat egingo dute. Besteak beste,  antzerki munduarekin lan egingo da, bertsolariekin, komiki-txar­telak aterako dira, foiletoak, zurrumurruen kontrako panelak, triptikoak... eta abar.
Sarearen sortzaile eta udal ordezkariek ostegunean aurkez­tu zuten egitasmoa eta azaldu zuten beste kultura batzuetako jendeari buruz ari garenean, sekula­ko aurreiritzi eta zurru­murru pila azaltzen direla: «Etorkinak gizarte la­gun­tzetatik bizi dira; bizi diren lekuetan segurtasun ara­zoak izaten dira; osa­sungintza mo­du abusibo batean era­bil­tzen dute; ez dute integratu nahi... Ez dira egia, eta demostratuta dago».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!