Kalejirak eta kontzertuak izango dira ostirala eta larunbata girotzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 11

Musika Eguna antolatu dute ostiral eta larunbatean. Musika Eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte bi egunetan zehar.

Urtero bezala, Musika Eguna antolatu du Astiga­rragako Musika Eskolak. Ostiral eta larunbatean zehar, trikitilari eta AHITren kalejirak, txistularien diana eta talde desberdinen kon­tzertuak izango dira, besteak beste. Ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratuko dute ikasleek, bi egun horietan.

8 kontzertu, terrazetan
Ostiralean, 8 taldek joko dute Ikatza eta Bukoi tabernetako terrazetan. Larunbata, be­rriz, egun nagusia izango da. Goizetik eguerdira arte izango da musikaz gozatzeko aukera.

EGITARAUA
Ostirala
19:30, Trikitilarien kalejira.
20:00, kontzertuak Ikatza eta Bukoi tabernen terrazetan: 7 T’erdik, Ttakun, Betak, Dobat, Aire-aire, Tolare, CDMontre eta Eira.
Larunbata
10:00, Txistularien Diana.
10:30, Tailerreko emanaldia,
elizan: musika hezkuntza goiztiarra (0-3 urte), eta tailerra 1, 2 eta
3ko ikasleekin.
11:15, AHITekin kalejira, elizatik Foru plazara.
12:00, kontzertuak Foru plazan: teklatu taldeak (Ez dakigu, 8 Tekla eta Nolatan), Ilargian, Kazkabarra eta Ken 8.
13:00, Foru plazan: Txistu taldea, Biolin taldea, AHIT, diploma
banaketa, irakasleak eta Iratzar abesbatzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!