Ostiralean autodefentsa feminista saio berri bat antolatu du Hernaniko Bilgune Feministak, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Biterin. Ondoren, Donostiako Doka antzokira joango dira nahi dutenak, Arrakala proiektuaren aurkezpenera. Saiora joan nahi duenak izena eman behar du hernanikotxokofeminista@gmail.com helbidera idatzita.