Elizatxo ikastolako LH 6 mailako ikasleek NiZu bezala, proiektuan hartu zuten parte: ezgaitasuna duten pertsonen errealitatea eskolako umeei helarazteko proiektua. Gureak Tailerrak bisitatu ondoren, bideo bat grabatu zuten ikasleek, eta lan hori saritu dute. www.elizatxoikastola.com webgunean ikusi daiteke.