«Kosta egin zait ideia adieraztea»

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 11a, 02:00

Kalea garbi mantentzeko Kaxko elkarteak antolatutako kartel lehiaketa irabazi du Nerea Uralde andoaindarrak. Sare sozialekin lotu du ideia.

Ezagunak dira Nerea Uralde an­doaindarraren lanak Her­nanin; azken 2 urtetako San Joanetako kartel lehiaketak irabazi ditu. Oraingoan, Kaxko elkarteak antolatutakoa irabazi du, Hernaniko erdiguneko kaleak garbi mantentzeko antolatutakoa.

«Facebook-eko ‘atsegin dut’ sartu dut kartelean»
«Kosta egin zait ideia adieraztea», azaldu du Uraldek. «Ideia banuen, baina adieraztea... Zenbat buelta eman dizkiodan! Azken momentura arte zalantza egin nuen, lana aurkeztu ala ez».
Azkenean, igande eguerdi batean kaxkoan ateratako argazki bat erabili du. «Argazkia eta ikono txuriak nahastu ditut, hausteko. Gero sare sozialekin lotu nahi izan du Kaxkoa garbi mantentzeko ideia. Facebook-eko ‘atsegin dut’ sartu dut».

Orain, deskantsua
«Marraztea txikitatik gustatu» zaiola onartzen du Uraldek.  Baita argazkilaritza ere. Hain zuzen, Arte Ederrak ikasitakoa da, eta egun maketazioan egiten du lan.
«Gustokoa dut, baina denbora behar da. Batzuetan ideia azkar etortzen da eta zirriborroa erraz ateratzen da, baina beste batzuetan buelta asko eman behar zaizkio». Orain, udara datorrenez, deskantsatu egingo du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!