Azkeneko bilera gaur, berdintasunari buruz

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 11a, 02:00

Aurrekontu partehartzaileak osatzeko prozesuaren barruan, gaur egingo da azken bilera, 18:00etan Plaza Feministan, berdintasunaren inguruan. Haurtzaindegi zerbitzua izango da, gaur ere.

500.000 euro jarri ditu Uda­lak herritarren eskura, da­torren urteko aurre­kon­tuei begira proposamenak egi­teko. Bide horretan, gaika banatutako bilerak antolatu dira, eta gaur egingo da az­ke­nekoa, berdintasuna, lan­ki­detza, inmigrazioa, hez­kun­tza eta gazteen inguru­an. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Plaza Feministan (Iturregi plaza), eta Udalak gogo­rarazi du haurtzaindegi zerbitzua egongo dela.

Proposamenak nola egin
Bilerak gaur bukatuko badira ere, igandera arte egin ahal izango dira proposamenak, Biterin, udaletxean eta ki­rol­degian dauden buzoietan edo­ta www.hernani.net web­gu­nean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!