«Abdikazioaren txapuzaren ondoren, lo zegoena esnatzen ari da»

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 11a, 02:00

Hernaniko EAJk gonbidatuta, Iñaki Anasagasti senatari jeltzaleak hitzaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, Biterin. Bertan ariko da Juan Carlos erregearen abdikazioari buruz, Kataluniari buruz...

Espainiako Legebiltzarrean EAJko senataria da Iñaki Anasagasti, 2008az geroztik. Hainbat liburu argitaratu di­tu, politikaren eta monar­kia­ren inguruan. Bihar Herna­nin izango da hitzaldia ematen, eta bes­teak beste, hitz egingo du Juan Carlos erregearen abdi­kazioaz, Kata­luniako ego­eraz, Europako hautes­kun­deetako emaitzez...

Zer da zuretzat Espainiako monarkia?

Diktadorearen inposizioa. Ez zen monarkia berrezarri belaunaldi segida jarraituz; Francok ezarritako monarkia izan zen, Mugimenduko Mo­narkia hasteko.

Monarkia behin betiko kentzeko aukera galtzen ari al gara?
Ez dut uste. Abdikazioaren txa­­puzaren ondoren, lo zego­e­na esnatzen ari da, eta dis­kur­tso marginala zena indartzen.
Alderdi batzuek esana da: «Espainiako monarkia ez da Euskal Herrikoa, eta beraz, ez da gure arazoa»
Hala da. Errespetu insti­tuz­io­na­­la izan dugu, demokratak ga­ra, Euskal Errepublika Agi­rrek al­darrikatu zuen 1931n. Baina so­li­daritatea adieraz­ten diegu isi­la­razitako erre­pu­bli­kar espai­ni­a­rrei eta mes­pre­txua jaso du­te­nei, baita alderdi sozialistaren aldetik ere.

Errepublikak zein aldaketa ekarriko lizkiguke? Zenbat aurreztuko genuke euskaldunok?
Kupoaren bitartez ordaintzen ditugun aurrekontuen %6,24 au­rreztuko genuke. Errepu­bli­ka mila aldiz merkeagoa da errege kapritxoso, xa­hutzaile eta kontrola ezin baten gas­tuak baino. Erre­pu­blikarekin bakeak egingo ge­nituzke de­mokraziarekin. Per­tsona bat, boto bat. Eta modernizatu egingo gina­teke, eta basailu edo men­peko izateari utziko genioke, belaunikatzeari utzi. Maiordomoak bukatu egingo lirateke.

Vianako printze legitimoaren ondorengoa, euskaldunon erregea, ba omen dago. Hori nahiago?
Ez. Botoa gustatzen zait agin­tari eta ordezkariak auke­ratzeko. Erregeak, kartetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!